Indarrean dagoen legeria betebeharrarekin, urtarrilaren 31ko 16/2006 zenbakia duen Euskal Herriko Kirol Federazioen Dekretua.
Gasteiz, 2008ko abenduaren 15a
Adiskide federatua,
Indarrean dagoen legeria betebeharrarekin, urtarrilaren 31ko 16/2006 zenbakia duen Euskal Herriko Kirol Federazioen Dekretua, 2.008ko uztailaren 1etik aurrera bi lizentzia federatibo daude:
1-Oinarrizko Golf lizentzia Autonomikoa inolako balioztatze edo estatu mailan homologaziorik gabe, lizentzia hau Euskal Herriko Golf Federazioak eginikoa izango da, bere titularrak Euskal Herri mailan golf joko federatuan jardun ahal izango dute, ez du handicap zerbitzurik izango eta bere titularrak ezin du estatu mailan txapelketa ofizialetan parte hartzeko modurik izango, eta Golf klubak dituzten araudietara joko behar dute bere instalakuntzak erabiltzeko. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bere errekonozimendua ere baldintzatua egongo da, Golf Klubak erabakien arabera.
2-Estatu mailan balioztatua eta homologatua dagoen Lizentzia autonomikoa, inolako balioztatze edo estatu mailan homologazio gabe duenaz gain, lizentzia honek, handicap zerbitzua barne dauka eta bere titularrak estatu mailan txapelketa ofizialetan parte hartzeko baimena izango du eta horrez gain Estatu mailako Klub guztiak onartutakoa da.
Lizentzia biak gaur egunean dagoen lizentzia bezala aseguru estaldura berdina daukate, horregatik istripu bat izatearen kasuan prozedura berdina izan beharko du.
Lizentzia federatiboa, zuk kontrakorik esaten ez badiguzu, 2009 denboralditik aurrera igorriko da, eta handicap zerbitzua barne duen Estatu mailan balioztatua eta homologatua dagoen Lizentzia autonomikoa modeloa erabiliko da.
2009 denboraldirako golf lizentzia federatiboko banku helbideratzea, zure herrialdeko federazioak egingo du, zuk berriztatzerik nahi ez izan eta horrela adierazten baldin badiguzu.
Azkenik, indarrean dagoen legeria kontuan hartuta, urte hasieran zure etxera 2009ko lizentzia federatiboaren txartel berria bidaliko dizugula gogoratzen dizugu.
Bide batez gabon zoriontsuak eta 2009 urte joria opa dizut.
Aldez aurretik prestaturiko arreta eskertzen, agur beroa jaso ezazu.
Guillermo García
Euskal Golf Federazioaren Presidentea